Lege-oharra

Informazio orokorra

Webgune hau honako hauen titulartasunekoa da: Basquetour Turismoaren Euskal Agentzia –Agencia Vasca de Turismo SL (Urkixo Zumarkalea 36, 5. solairua - Bizkaia eraikina, 48011 Bilbo - Bizkaia, IFK: A95444501); Rioja 360 Grados Avanza - Sociedad de Promoción de La Rioja SA (San Millán kalea 25, 26004 Logroño - Errioxa, IFK: A2630961), Nafarroako Gobernuaren Ekonomia eta Enpresa Garapenerako Departamentua (Tomas Caballero parkea 1, 31006 Iruña - Nafarroa, IFK: S7124926B), Turismo de Aragón (Ranillas etorbiea 3A, 3. solairua, 3D bulegoa, 50018 Zaragoza) eta Kataluniako Generalitatearen Turismo Zuzendaritza Nagusia (Passeig de Gràcia 105, 08008 Bartzelona IFK: S0811001G).

Guztien helbide elektronikoa da honako hau: info@camino-ignaciano.com.  

Lege-ohar hau aplikatuko zaie webgune honen azpidomeinu, mikrosite eta/edo azpiatal guztiei (webgunea honako erakunde hauen jabetzakoa da: Basquetour Turismoaren Euskal Agentzia –Agencia Vasca de Turismo SL, Rioja 360 Grados Avanza - Sociedad de Promoción de La Rioja SA, Nafarroako Gobernuaren Ekonomia eta Enpresa Garapenerako Departamentua, Turismo de Aragón eta Kataluniako Generalitatearen Turismo Zuzendaritza Nagusia). 

Webgune hau edo bertako edozein azpidomeinu, mikrosite eta/edo azpiatal erabiltzen baduzu, lege-ohar honetan jasotzen diren erabilera-baldintzak eta pribatutasun-politika irakurri, ulertu eta inolako mugarik edo erreparorik gabe onartu dituzula balioetsiko dugu. Pribatutasun-politika webgune honetan duzu eskuragarri, eta berariaz gomendatzen dizugu irakur dezazula. Bada, webgune hau erabiltzen baduzu, berariaz eta oso-osorik onartzen dituzu lege-oharra eta pribatutasun-politika, sartu zaren unean argitaratuta dauden bertsioan.

Hizkuntza

Lege-ohar hau, gure pribatutasun-politika edo webgune honetan aldizka argitaratu daitekeen edozein erabilera-arau, politika eta prozedura itzultzen badugu eta gaztelaniazko bertsioak eta itzulitakoak bat egiten ez badute, gaztelaniazkoa gailenduko da.

Komunikazio komertzialak eta publizitate-edukiak

Webgunearen jabeek (Basquetour Turismoaren Euskal Agentzia –Agencia Vasca de Turismo SL, Rioja 360 Grados Avanza - Sociedad de Promoción de La Rioja SA, Nafarroako Gobernuaren Ekonomia eta Enpresa Garapenerako Departamentua, Turismo de Aragón eta Kataluniako Generalitatearen Turismo Zuzendaritza Nagusia) erabiltzaileei jakinarazten diete aurretiko kontratu-harremana edukiz gero gure jarduerei, produktuei eta/edo zerbitzuei buruzko informazioa bidaliko dietela, baita komunikazio elektronikoen bidez ere, gure interes legitimoan oinarrituta. Informazio mota hori bidaltzerik nahi ez baduzu eta zure datuak helburu horrekin tratatzeari uztea nahi baduzu, bidal iezaguzu horri buruzko posta elektroniko bat info@camino-ignaciano.com helbidera, mesedez, eta halaxe egingo dugu. Komunikazio mota hauek bidaltzeko baimena kentzeak ez du galaraziko zure datuak pribatutasun-politikan azaltzen diren gainerako helburuetarako tratatzea.

Bezeroa ez bazarra, bitarteko elektronikoen bidez bakarrik bidaliko ditugu publizitateko eta/edo merkataritzako komunikazio mota hauek, baldin eta gure webgunean horretarako berariaz ageri den aukera klikatzen baduzu.

Publizitatea: Webguneak publizitate-edukiak izan ditzake, eta babesleak izan. Iragarleek eta babesleek bakarrik dute webgunean sartzeko bidaltzen duten materialak kasuan-kasu aplika daitezkeen legeak eta baimenak betetzen dituztela ziurtatzeko erantzukizuna. Webaren titularrak ez dira erantzuleak izango, publizitate-edukiek edo babesleen edukiek izan ditzaketen akatsen, zehaztasun-falten do irregulartasunen gainean. Halaber, ez dira erantzuleak izango, publizitateko materialak edo bestelako material batek webaren erabiltzaileen edo bisitarien sentikortasunean eragin ditzakeen kalteen aurrean.

Jabetza intelektualeko eta/edo industrialeko eskubideak

Honako hauek dira webgune honetako edukien eta elementuen titularrak: Basquetour Turismoaren Euskal Agentzia –Agencia Vasca de Turismo SL, Rioja 360 Grados Avanza - Sociedad de Promoción de La Rioja SA, Nafarroako Gobernuaren Ekonomia eta Enpresa Garapenerako Departamentua, Turismo de Aragón eta Kataluniako Generalitatearen Turismo Zuzendaritza Nagusia. Ondorioz, beraiena da webgunearen jabetza intelektual eta industriala; zehazki, honako hauei dagokienez: iturri-kodeak, testuak, irudiak, diseinua, logoak, programa informatikoak, animazioak, datu-baseak, markak, izen komertziala edo zeinu bereizgarria, soinuak eta webguneko orrietako gainerako elementu grafiko edo soinudunak. Zerrenda hori ez da itxia, adibidea baizik, eta elementuok behar bezala babestuta daude, bat etorrita jabetza intelektual eta industrialari buruzko Espainiako eta nazioarteko araudiarekin.

Erabiltzaileak arduraz eta egoki erabili behar ditu edukiak, legearekin, moralarekin eta ordena publikoarekin bat. Basquetour Turismoaren Euskal Agentzia –Agencia Vasca de Turismo SLk, Rioja 360 Grados Avanza - Sociedad de Promoción de La Rioja SAk, Nafarroako Gobernuaren Ekonomia eta Enpresa Garapenerako Departamentuak, Turismo de Aragón-ek eta Kataluniako Generalitatearen Turismo Zuzendaritza Nagusiak webgune honetan dagoen informazioa ikusteko baimena ematen diote erabiltzaileari, baita erreprodukzio pribatuak egitekoa ere (hots, informazioa deskargatu eta bere sistema informatikoetan biltegiratzekoa); betiere, elementuak erabilera pertsonalerako bakarrik badira. Halaber, informazioa kazetaritzarako bakarrik erabiltzeko baimena ematen diote, baldin eta informazioaren osotasuna errespetatzen badu eta jatorrizko iturria webgune hau dela adierazten badu, zeina honako hauen jabetzakoa baita: Basquetour Turismoaren Euskal Agentzia –Agencia Vasca de Turismo SL, Rioja 360 Grados Avanza - Sociedad de Promoción de La Rioja SA, Nafarroako Gobernuaren Ekonomia eta Enpresa Garapenerako Departamentua, Turismo de Aragón eta Kataluniako Generalitatearen Turismo Zuzendaritza Nagusia. Hala, berariaz debekatzen da webgunearen edo informazioaren izaerarekin bat ez datorren bestelako edozein erabilera oker egitea.

Aurreko paragrafoan berariaz ezarritako helburuetatik kanpo, debekatuta dago webguneko edukia erabili, banatu, aldatu eta lagatzea edota jendaurrean erreproduzitu, transformatu edo komunikatzea, bitartekoa eta teknologia edozein izanik ere. Jarduera horiek egiteko, webgunearen jabeen (Basquetour Turismoaren Euskal Agentzia –Agencia Vasca de Turismo SL, Rioja 360 Grados Avanza - Sociedad de Promoción de La Rioja SA, Nafarroako Gobernuaren Ekonomia eta Enpresa Garapenerako Departamentua, Turismo de Aragón eta Kataluniako Generalitatearen Turismo Zuzendaritza Nagusia) aurretiko eta berariazko baimena eduki behar da, eta testu honetan jasotzen denaren kontrako edozein jarduerak hautsi egingo du jabetza industrial eta intelektualeko eskubideei buruzko araudia.

Halere, webgunea erabili ahalko da, baldin eta webgunearen osotasuna errespetatzen bada eta jatorrizko iturria webgune hau dela adierazten bada, zeinaren jabeak baitira honako hauek: Basquetour Turismoaren Euskal Agentzia –Agencia Vasca de Turismo SL, Rioja 360 Grados Avanza - Sociedad de Promoción de La Rioja SA, Nafarroako Gobernuaren Ekonomia eta Enpresa Garapenerako Departamentua, Turismo de Aragón eta Kataluniako Generalitatearen Turismo Zuzendaritza Nagusia. Berariaz debekatzen da webgunearen izaerarekin bat ez datorren bestelako edozein erabilera oker egitea.

Basquetour Turismoaren Euskal Agentzia –Agencia Vasca de Turismo SLk, Rioja 360 Grados Avanza - Sociedad de Promoción de La Rioja SAk, Nafarroako Gobernuaren Ekonomia eta Enpresa Garapenerako Departamentuak, Turismo de Aragón-ek eta Kataluniako Generalitatearen Turismo Zuzendaritza Nagusiak berentzat gordetzen dute eskubideak babesteko lege-ekintzak egiteko aukera.

Pasahitzak eta eremu pribatua

Zerbitzu jakin batzuetara sartzeko pasahitza bidaliz gero, ERABILTZAILEAK, bere erantzukizunpean, erabateko konfidentzialtasunean eta sekretupean gorde beharko du pasahitz hori, eta arduraz gorde, erabili eta zaindu beharko du. Berariaz debekatzen da pasahitza hirugarrenei lagatzea, eta, beraz, ERABILTZAILEARI egotzi ahalko zaizkio webgunearen titularrari nahiz gainerako ERABILTZAILEEI lagapen horren ondorioz sor dakizkiekeen ondorioak.  ERABILTZAILEAK, pasahitza lapurtzen badiote, galdu egiten bazaio edo baimenik gabe erabiltzen badiote, berehala eman beharko die horren berri webgunearen jabeei (Basquetour Turismoaren Euskal Agentzia –Agencia Vasca de Turismo SL, Rioja 360 Grados Avanza - Sociedad de Promoción de La Rioja SA, Nafarroako Gobernuaren Ekonomia eta Enpresa Garapenerako Departamentua, Turismo de Aragón eta Kataluniako Generalitatearen Turismo Zuzendaritza Nagusia), neurri egokiak har ditzaten. Gertaera hori berandu komunikatuz gero, ERABILTZAILEAREN erantzukizunpekoak izango dira webgunearen jabeei (Basquetour Turismoaren Euskal Agentzia –Agencia Vasca de Turismo SL, Rioja 360 Grados Avanza - Sociedad de Promoción de La Rioja SA, Nafarroako Gobernuaren Ekonomia eta Enpresa Garapenerako Departamentua, Turismo de Aragón eta Kataluniako Generalitatearen Turismo Zuzendaritza Nagusia) nahiz beste ERABILTZAILE batzuei sor dakizkiekeen kalteak.

Basquetour Turismoaren Euskal Agentzia –Agencia Vasca de Turismo SL, Rioja 360 Grados Avanza - Sociedad de Promoción de La Rioja SA, Nafarroako Gobernuaren Ekonomia eta Enpresa Garapenerako Departamentua, Turismo de Aragón eta Kataluniako Generalitatearen Turismo Zuzendaritza Nagusia ez dira datu pertsonalen inguruan sor daitezkeen gertaeren erantzuleak izango, inola ere, kalte horiek sistemetara baimenik gabe sartzearen edo eraso egitearen ondoriozkoak badira eta ezarritako segurtasun-neurriek erasook detektatu ezin badituzte edo bezeroak arretaz jarduten ez badu bere pasahitzak edo datu pertsonalak gorde eta zaintzeko orduan.

Segurtasuna

Webgune honetan, HTTPS (SSL) protokoloa erabiltzen dugu, zerbitzariaren eta erabiltzailearen artean datu pertsonalak segurtasunez trukatu ahal izan daitezen. Zerbitzu hori zerbitzari seguru baten bidez eskaintzeak bermatu egiten du erabiltzailearen ordenagailuaren eta zerbitzariaren artean trukatzen den informazioaren konfidentziala izatea, SSL protokoloaren bidez konexio zifratua ezartzen baita, hirugarrenek bidali den informazioa ikusi ez dezaten.

Erantzukizuna

a) Orokortasunak.

Webgunearen titularren (Basquetour Turismoaren Euskal Agentzia –Agencia Vasca de Turismo SL, Rioja 360 Grados Avanza - Sociedad de Promoción de La Rioja SA, Nafarroako Gobernuaren Ekonomia eta Enpresa Garapenerako Departamentua, Turismo de Aragón eta Kataluniako Generalitatearen Turismo Zuzendaritza Nagusia) helburua da webgune honek ahalik eta eraginkortasun handienaz funtzionatzea eta bere xedea betetzea, baina titularrak ez dira erantzuleak izango webgunean errore tipografiko, formal edo zenbakizkoak badaude, webguneko informazioa zehatza ez bada edo webgunearen funtzionamenduan disfuntziorik edo anomaliarik gertatzen bada.

Basquetour Turismoaren Euskal Agentzia –Agencia Vasca de Turismo SLk, Rioja 360 Grados Avanza - Sociedad de Promoción de La Rioja SAk, Nafarroako Gobernuaren Ekonomia eta Enpresa Garapenerako Departamentuak, Turismo de Aragón-ek eta Kataluniako Generalitatearen Turismo Zuzendaritza Nagusiak ez dute bermatzen webguneak eta zerbitzariak birusik ez edukitzea, eta ez dira erantzuleak izango webgunera sartzearen ondorioz edo webgunera sartzeko ezintasunaren ondorioz kalterik sortzen bada.

Erabiltzaileak bere gain hartzen du webgunea zintzotasunez, modu legitimoan eta legeekin nahiz trafikoaren erabilerekin bat etorriz erabiltzeko konpromisoa. Halaber, ez du izango webgunearen titularren (Basquetour Turismoaren Euskal Agentzia –Agencia Vasca de Turismo SL, Rioja 360 Grados Avanza - Sociedad de Promoción de La Rioja SA, Nafarroako Gobernuaren Ekonomia eta Enpresa Garapenerako Departamentua, Turismo de Aragón eta Kataluniako Generalitatearen Turismo Zuzendaritza Nagusia) edo hirugarrenen irudia, interesak edo eskubideak kaltetu ditzakeen jokabiderik, ezta webgune hau kaltetu, erabilezin bihurtu edo gainkargatu dezakeenik edo webgunea erabiltzea galaraz dezakeenik ere.

Basquetour Turismoaren Euskal Agentzia –Agencia Vasca de Turismo SLk, Rioja 360 Grados Avanza - Sociedad de Promoción de La Rioja SAk, Nafarroako Gobernuaren Ekonomia eta Enpresa Garapenerako Departamentuak, Turismo de Aragón-ek eta Kataluniako Generalitatearen Turismo Zuzendaritza Nagusiak berentzat gordetzen dute webgune honetan agertzen diren baldintzak edozein unetan eta aurretik abisatu gabe aldatzeko eta edukiak, informazioak eta abar edozein unetan eta aurretik abisatu gabe zabaltzeko eskubidea; hortaz, aldaketarik egin bada ere, baldintzak eta edukiak aldizka begiratzea gomendatzen dute. Webgunea erabiltzeko baldintza berriak eta lege-ohar berriak irakurri beharko dituzu. Hala egin ezean, webgunea erabiltzeari eta bertara sartzeari utzi beharko diozu, eta Basquetour Turismoaren Euskal Agentzia –Agencia Vasca de Turismo SL, Rioja 360 Grados Avanza - Sociedad de Promoción de La Rioja SA, Nafarroako Gobernuaren Ekonomia eta Enpresa Garapenerako Departamentua, Turismo de Aragón eta Kataluniako Generalitatearen Turismo Zuzendaritza Nagusia ez dira erantzuleak izango, berentzat gordetzen dutelako webguneko edukietarako nahiz zerbitzuetarako sarbidea eten eta amaiarazteko eskubidea.

b) Estekak eta hiperestekak.

Basquetour Turismoaren Euskal Agentzia –Agencia Vasca de Turismo SLren, Rioja 360 Grados Avanza - Sociedad de Promoción de La Rioja SAren, Nafarroako Gobernuaren Ekonomia eta Enpresa Garapenerako Departamentuaren, Turismo de Aragón-en eta Kataluniako Generalitatearen Turismo Zuzendaritza Nagusiaren jabetzako webguneek hirugarrenen bitartekoetara edo webguneetara iristeko esteka edo sarbidea eman dezakete, zure interesekoak izan daitezkeelakoan edo gure webguneetako zerbitzu batzuk emateko beharrezkoak direla uste badugu, baina webguneok ez ditugu guk kontrolatzen.

Esteka horien helburua da zuretzat interesgarriak izan daitezkeen bitartekoak Internet bidez bilatzen laguntzea.

Halere, orri horiek ez dira Basquetour Turismoaren Euskal Agentzia –Agencia Vasca de Turismo SLren, Rioja 360 Grados Avanza - Sociedad de Promoción de La Rioja SAren, Nafarroako Gobernuaren Ekonomia eta Enpresa Garapenerako Departamentuaren, Turismo de Aragón-en eta Kataluniako Generalitatearen Turismo Zuzendaritza Nagusiaren jabetzakoak, eta ez dituzte orriotako edukiak berrikusten; horrenbestez, webgune honen titularrak ez dira orri horien gaineko erantzuleak izango, ezta webgune horietan ematen diren, ager daitezkeen eta/edo eskuragarri dauden zerbitzuen, estekatutako orriaren funtzionamenduaren, orriotan datu pertsonalei eman ahal zaizkien erabileraren eta tratamenduaren, orriok egin ditzaketen arau-hausteen edo orriotara sartzearen ondoriozko kalteen gainekoa ere, eta esteka jartzeak ez du esan nahi inolako harremanik dagoenik Basquetour Turismoaren Euskal Agentzia –Agencia Vasca de Turismo SLren, Rioja 360 Grados Avanza - Sociedad de Promoción de La Rioja SAren, Nafarroako Gobernuaren Ekonomia eta Enpresa Garapenerako Departamentuaren, Turismo de Aragón-en eta Kataluniako Generalitatearen Turismo Zuzendaritza Nagusiaren eta edukion nahiz edukiok jasotzen dituzten webguneen pertsona nahiz entitate titularren artean.

Hortaz, Basquetour Turismoaren Euskal Agentzia –Agencia Vasca de Turismo SLk, Rioja 360 Grados Avanza - Sociedad de Promoción de La Rioja SAk, Nafarroako Gobernuaren Ekonomia eta Enpresa Garapenerako Departamentuak, Turismo de Aragón-ek eta Kataluniako Generalitatearen Turismo Zuzendaritza Nagusiak ez dute inolako erantzukizunik izango estekatutako webguneekiko, ezta webguneon funtzionamenduarekiko, edukiekiko eta zerbitzuekiko ere, edota estekatutako webgune horiek izan ditzaketen estekekiko ere.

Arren, zure datu pertsonalak sartu aurretik, irakur itzazu orriotako lege-oharrak eta, bereziki, pribatutasun-politikak, eta, zalantzarik baduzu, webguneokin zuzenean harremanetan jartzea gomendatzen dizugu, pribatutasun-politikei buruzko informazio gehiago jaso dezazun.

Erabiltzaileak jakiten badu estekatutako webgune bateko edukiak, zerbitzuak edo bestelako edozein jarduera bidegabeak edo desegokiak direla, berehala jakinarazi beharko die hori Basquetour Turismoaren Euskal Agentzia –Agencia Vasca de Turismo SLri, Rioja 360 Grados Avanza - Sociedad de Promoción de La Rioja SAri, Nafarroako Gobernuaren Ekonomia eta Enpresa Garapenerako Departamentuari, Turismo de Aragón-i eta Kataluniako Generalitatearen Turismo Zuzendaritza Nagusiari, hala badagokio egokitzat jotzen dituzten neurriak har ditzaten.

Berariaz debekatzen da www.camino-ignaciano.com webguneko orriak Basquetour Turismoaren Euskal Agentzia –Agencia Vasca de Turismo SLrena, Rioja 360 Grados Avanza - Sociedad de Promoción de La Rioja SArena, Nafarroako Gobernuaren Ekonomia eta Enpresa Garapenerako Departamentuarena, Turismo de Aragón-ena eta Kataluniako Generalitatearen Turismo Zuzendaritza Nagusiarena ez den webgune batean aurkeztea (“framing” izeneko teknikaren bidez edo ondorio berberak nahiz antzekoak dituen beste edozein teknikaren bidez), baita www.camino-ignaciano.com-en bidez zabaldutako edozein eduki mota beste webgune batean sartzea ere (“in line linking” izeneko teknikaren bidez edo ondorio berberak nahiz antzekoak dituen beste edozein teknikaren bidez), Basquetour Turismoaren Euskal Agentzia –Agencia Vasca de Turismo SLren, Rioja 360 Grados Avanza - Sociedad de Promoción de La Rioja SAren, Nafarroako Gobernuaren Ekonomia eta Enpresa Garapenerako Departamentuaren, Turismo de Aragón-en eta Kataluniako Generalitatearen Turismo Zuzendaritza Nagusiaren berariazko baimenik eduki ezean.

Webgune hau erabiltzen baduzu, dokumentu hau arretaz irakurri duzula, ulertu egin duzula eta bertan jasotzen diren aholkuak aintzat hartu dituzula balioetsiko dugu. Erabiltzaileak, datuak babesteko politika honekin edo bertan ematen diren aholkuekin ados ez badago, mesedez, ez dezala gure webgunea erabili.

Jurisdikzioa eta eskumena

Baldintza hauek interpretatzean edo webgune honetako zerbitzuekin lotutako edozein alderdiren inguruan gatazkaren edo desadostasunen bat sortzen bada, Espainiako jurisdikzioa eta araudia aplikatuko dira, eta eskudun epaitegiak Gasteizkoak izango dira.