Tratamenduaren arduraduna
Basquetour Turismoaren Euskal Agentzia –Agencia Vasca de Turismo SL; Rioja 360 Grados Avanza sozietatea, Errioxa sustatzekoa; Nafarroako Gobernuaren Ekonomia eta Enpresa Garapenerako Departamentua; Turismo de Aragón eta Kataluniako Generalitatearen Turismo Zuzendaritza Nagusia.
Posta elektronikoaren helbidea: info@camino-ignaciano.com Tel.: 945 218178
Nola eskuratu ditugu zure datuak?
Interesdunak berak emanda: Gure weba erabiltzen baduzu, zerorrek eman dizkiguzu datuak, offline nahiz online, bai zerbitzuak eskatu dizkiguzunean, zurekin kontratu-harremana eduki ahal izateko, bai informazio eske gurekin harremanetan jarri zarenean.
Zure datu pertsonalak ematen dizkiguzunean, informazio hori emateko gaituta zaudela, informazioa benetakoa, egiazkoa, zehatza eta eguneratua dela, konfidentziala ez dela eta kontratu-murrizketarik edo hirugarrenen eskubiderik urratzen ez duela bermatzen duzu, eta beste erabiltzaile baten lekua ez hartzeko konpromisoa hartzen.
Gure webgunea bisitatzean automatikoki eskuratuta: Datuak webgune honen bidez eman badizkiguzu, informazioa biltzen dugu; adibidez, orrira sartzen zarenean, erregistratzen zarenean, datu pertsonalekin edozein formulario betetzen duzunean edo posta elektronikoaren bidez gurekin zuzenean komunikatzen zarenean.
Gure weba bisitatzen duzunean, zure nabigatzaileak datuak bidaltzen dizkio gure zerbitzariari, gure zerbitzuak optimizatzeko eta erabiltzaile gisa duzun esperientzia hobetzeko; esate baterako, orrira sartzen zarenean edo saioa beste batzuen zerbitzuen bidez (adibidez, sare sozialen bidez edo Googleren bidez) hasten duzunean gure zerbitzuetan. Datuok guk geuk edo beste batzuek (gure izenean) bildu eta biltegiratu ditzakegu, automatikoki. Datuotan, honako hauek sar daitezke:
- erabiltzailearen IP helbidea
- bisitaren eguna eta ordua
- erabiltzailearen jatorrizko webgunearen URLa
- gure webgunean bisitatutako orriak
- erabilitako nabigazioari buruzko informazioa (nabigatzaile mota eta bertsioa, sistema eragilea eta abar).
Erabilera, saio eta informazio horiek trata eta erregistra ditzakegu, independenteki edo beste batzuen zerbitzuen laguntzarekin, baita cookieak edo beste jarraipen-teknologia batzuk (hala nola, flash cookieak eta web-analitikak) erabilita ere.
Gure webguneak sare sozialetarako loturak dauzka, eta, sare sozial baten bidez gurekin elkarreraginean aritzea erabakitzen duzunean, ezin dugu geure gain hartu erabiltzaileak hautatutako pribatutasun-konfigurazioaren erantzukizuna. Hala, sare sozialak zure IP helbideari buruzko informazioa eman diezaguke, edo gure webgunean zer orri bisitatzen ari zaren esan, eta, halaber, cookie bat ezar dezake, orriek behar bezala funtziona dezaten. Adibidez, sare sozial baten bidez gure orrian ematen dituzun like-etan edo iruzkinetan, zure izena agertuko da. Like edo iruzkin horiekin batera zure datu pertsonalik agertzea nahi ez baduzu, pribatutasuna konfiguratu beharko duzu; adibidez, zure datuei izengoitia jarrita, izen-abizenak ikusi ez daitezen.
Gure webgunean zaudela sare sozial batean saioa hasten baduzu, sare sozialak informazio hori gaineratu ahalko dio zure profilari, eta informazioa sare sozialera transferituko da. Datu-transferentzia hori egiterik nahi ez baduzu, gure webguneetara edo aplikazio mugikorretara sartu aurretik, irten zaitez sare sozialean hasita duzun saiotik, ezin baitugu esku hartu sare sozialetarako lotura horien bidezko datu-bilketan eta -transferentzian.
Erabiltzaileak erabakitzen badu gure orri ofizialaren bidez sare sozial batean testuak, argazkiak, bideoak edo bestelako informazioak eta/edo edukiak argitaratu nahiz partekatzea, erabiltzailea izango da edukiok indarreko lege-araudia betetzen dutela ziurtatzeko arduradun bakarra. Gogoratu beste batzuen datuen pribatutasuna zaindu behar duzula eta tentuz jokatu behar duzula haien datu pertsonalak komunikatu edo argitaratzean. Datuen titularrak bakarrik baimendu dezake bere datu pertsonalak tratatzea. Erabiltzaileak bere titulartasuneko eta jabetzako edo hirugarrenek baimendutako datu pertsonalak, argazkiak, informazioak eta bestelako edukiak bakarrik argitaratu ahalko ditu orri honetan edo sare sozialetako orri ofizialean. Beste batzuen datuak ematen badizkiguzu edo argitaratzen badituzu, zure erantzukizuna da datuok erabiltzeko aurretiko eta berariazko baimena edukitzea, eta zure erantzukizuna da, halaber, guk datuok tratatuko ditugula edo datuok argitaratu dituzula jakinaraztea. Beste batzuen datuak baimenik gabe argitaratzeak, datuak babesteko araudia ez ezik, hirugarrenek ohorerako, intimitaterako eta norberaren irudirako duten eskubideari buruzko araudia ere urra dezake.
Nolanahi ere, web-orri honetan nahiz sare sozialetako orrietan, erabiltzaileak argitaratutako edozein eduki ezabatu ahalko dugu, eduki horrek indarreko legedia edo pribatutasun-politika honetan adierazitakoa urratzen duela hautematen badugu.
Sare sozialak ez dauzkagu gure zerbitzuetan zuzenean sartuta. Sare sozialen politikek gidatzen dituzte haiekiko interakzioak, ez gureek. Irakurri sare sozial horien pribatutasun-politikak, datu pertsonalen bilketari eta transferentziari, zure eskubideei eta pribatutasun-konfigurazioari buruzko informazio xehea izateko.
Beste batzuen datuak
Beste batzuen datuen pribatutasuna zaindu behar duzu, eta tentuz jokatu, haien datu pertsonalak komunikatu edo argitaratzean. Gogoratu, erabiltzailea zaren heinean, zure datu pertsonalak bakarrik eman ditzakezula, eta zure datuak tratatzeko baimena eman, baina ez beste batzuenak. Hala, beste batzuen datuak ematen badizkiguzu, datu pertsonalak lagatzen ari zara, eta zure erantzukizuna da datuok erabili eta emateko aurretiko eta berariazko baimena edukitzea. Gainera, haien datuak gure fitxategietan sartu direla jakinarazi behar diezu.
Beste batzuen datuak baimenik gabe argitaratzeak, datuak babesteko araudia ez ezik, hirugarrenek ohorerako, intimitaterako eta norberaren irudirako duten eskubideari buruzko araudia ere urra dezake. Eskubide horiek maiatzaren 5eko 1/1982 Lege Organikoan xedatutakoaren arabera babesten dira (1/1982 Lege Organikoa, maiatzaren 5ekoa, 1/1982 Lege Organikoa, ohorerako, norberaren eta familiaren intimitaterako eta norberaren irudirako eskubidearen babes zibilari buruzkoa).
Helburua
Datuak hainbat helburutarako trata ditzakegu; adibidez:
a) Oraingo bezeroa edo bezero potentziala bazara, zurekin harremanetan egoteko eta kontratu- eta/edo merkataritza-harremana kudeatzeko (saldu osteko zerbitzuak eta bermea barne hartuta).
b) Gure webaren erabiltzailea eta posta elektroniko baten igorlea edo hartzailea bazara, zurekin harremanetan egoteko eta online egiten dizkiguzun eskaerak kudeatzeko.
c) Zure curriculumari buruzko datuak edo curriculuma bera bidaltzen badizkiguzu, zurekin harremanetan jartzeko eta egiten ditugun hautaketa-prozesuak kudeatzeko.
e) Iritzi- eta/edo asebetetze-inkestak egiteko eta, komunikazio elektronikoen bidez, gure jarduerei, produktuei edota zerbitzuei buruzko informazioa bidaltzeko. Aurretiko kontratu-harremana badugu, gure interes legitimoan oinarrituta bidaliko ditugu komunikaziook. Aurretiko kontratu-harremanik ez badugu, formularioetan berariaz ematen den aukera markatuz baimendutako komunikazioak bakarrik bidaliko dizkizugu. Bidaltzen dizkizugun komunikazio elektronikoek, komunikazioan bertan, komunikazioak jasotzeari uzteko aukera ematen dute. Aukera hori markatzen baduzu, aurrerantzean ez dizugu horrelako komunikaziorik bidaliko.
Datuak gordetzeko epeak
Ematen dizkiguzun datuak gorde egingo ditugu, ezabatzea eskatzen ez badiguzu. Alabaina, datuak ezabatzea eskatzen badiguzu ere, behar besteko denboraz gorde ahalko ditugu, tratamendua mugatuta, lege- eta kontratu-betebeharrak betetzeko eta/edo gure erantzukizunak preskribatzeko legez aurreikusita dauden epeetan eta/edo interesdunarekin izandako harremanaren ondoriozko erreklamazioak egin edo defendatzeko.
Legitimazioa
Askotariko oinarri juridikoak ematen digu zure datuak tratatzeko legitimitatea:
Batetik, oraingo bezeroa/hornitzailea bazara, lotzen gaituen harreman juridikoa dago, eta, bezero/hornitzaile potentziala bazara (esate baterako, informazioa, eskaintza bat edo aurrekontu bat eskatu badiguzu), aldeen artean egon daitekeen aurrekontratu-harremana dago. Kontratu- edo aurrekontratu-harremana formalizatzeko edo mantentzeko eskatzen dizkizugun datuak nahitaez eman beharko dizkiguzu, eta harreman horren ondoriozko lege-betebeharrak bete. Datuok eman ezean, ezingo dizugu eman harreman horren ondoriozko zerbitzurik.
Halaber, zure baimena dago, web-orriaren bidez eskaera bat egin badiguzu, erabiltzailea bazara edo curriculuma bidali badiguzu. Datuak online edo offline ematen dizkiguzunean, argi eta garbi, baimena ematen diguzu, eta datuak ematea bera baimena ematen diguzula adierazten duen egintza argia da. Edozein unetan kendu ahalko diguzu baimena, info@camino-ignaciano.com helbidera horri buruzko posta elektronikoa bidalita, baina, baimena kentzen badiguzu, baliteke zure eskaerari ezin erantzutea.
Kapitalak zuritzea saihesteko araudiak edo, besteak beste, zergen arlokoak ere oinarri juridiko hori osatzen dute.
Era berean, antolakunde gisa dugun interes legitimoa ere zure datuak tratatzeko oinarri juridikoa da; betiere, tartean honako helburu hauetako bat badago:
-Iritzi- eta/edo asebetetze-inkestak egitea.
-Gure jardueren, produktuen eta zerbitzuen berri ematea (baita komunikazio elektronikoen bidez ere). Aurretiko kontratu-harremana badugu, gure interes legitimoan oinarrituta bidaliko ditugu komunikaziook. Aurretiko kontratu-harremanik ez badugu, ordea, formularioetan berariaz ematen den aukera markatuz baimendutako komunikazioak bakarrik bidaliko dizkizugu. Nolanahi ere, bidaltzen dizkizugun komunikazio elektronikoek, komunikazioan bertan, aurrerantzean komunikazioak jasotzeari uzteko aukera ematen dute.
Hartzaileak
Jakinarazten dizugu ematen dizkiguzun datuak beste entitate batzuei komunikatu ahalko dizkiegula, lagatzaileen eta lagapen-hartzaileen eginkizun legitimoekin zuzenean lotuta dauden helburuak betetzeko; hala nola, honako hauei laga ahalko dizkiegu datuak:
1. Gure salgaiak bidali eta entregatzeko logistikaz arduratzen diren garraio-enpresei.
2. Banku-erakundeei, kobrantzak eta ordainketak kudea ditzaten.
4. Legez datuak jaso behar dituzten entitate edo erakundeei (Zerga Administrazioari, adibidez).
NAZIOARTEKO TRANSFERENTZIAK
Baliteke Estatu Batuetako hornitzaileak erabiltzea eta, gure jarduerari laguntzeko zerbitzuak emate aldera (ostatua, housing-a, software as a service eredua, urrutiko segurtasun-kopiak, euskarri edo mantentze-lan informatikoko zerbitzuak, posta elektronikoaren kudeaketa, posta elektronikoen bidalketa eta e-mail marketing deiturikoa, fitxategien transferentzia...), hornitzaile horiek datu pertsonaletara sartzeko aukera edukitzea. Bada, horrelakoetan, enpresak desberdinak izan ahalko dira, eta denboran aldatzen joan; hala ere, EEBBren eta EBren arteko Privacy Shield hitzarmenari atxikitako enpresak hautatuko ditugu beti, edo babes-maila egokia duten herrialdeen artean sartutako herrialdeetakoak, datuen babesari dagokionez Europakoen antzeko betekizunak bete behar baitituzte. Nolanahi ere, datuak babesteko politika hau onartzen baduzu, berariaz eta zalantzarik gabe ematen duzu enpresa horiei datuak komunikatzeko baimena, jakinik Europako Esparru Ekonomikokoa ez den herrialde batera datuen nazioarteko transferentzia egitea dakarrela horrek. Halaber, transferentzia hori egiteko baimen argia ematen duzu.
Eskubideak
Hala egokitzen denean, datuak begiratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta datuen tratamendua mugatu eta tratamenduari aurka egiteko eskubideak balia ditzakezu, baita zure datuen tratamendu automatizatuan edota pribatutasun-politika honen hasieran adierazitako posta-helbidean edo helbide elektronikoan bakarrik oinarritutako erabakien xede ez izateko eskubidea ere. Bi kasuetan, idatzizko eskaera bidali beharko duzu, sinatua, NANaren edo pasaportearen edo identifikatuko zaituen baliozko beste agiri baten kopia erantsita. Datuak aldatzen badituzu, helbide berean eman beharko duzu horren berri. Hala egiten ez baduzu, enpresa honek ez du inongo erantzukizunik izango.
Datuak begiratzeko eskubidea: Zer datu pertsonal tratatzen ari garen galde diezagukezu, baita datuon kopia eskatu ere.
Datuak zuzentzeko eskubidea: Datu pertsonal okerrak zuzentzea edo osagabe daudenak osatzea eska diezagukezu, baita adierazpen osagarri batekin osatzea ere.
Datuak ezabatzeko eskubidea (ahazteko eskubidea): Honako kasu hauetan eskatu ahalko diguzu zure datu pertsonalak ezabatzea: datuak bildu diren helbururako beharrezkoak ez direnean, baimena kentzen duzunean, datuak bidegabe erabili direnean edo lege-betebehar bat bete ez denean.
Tratamendua mugatzeko eskubidea: Zure datuen tratamendua mugatzea eska diezagukezu; hori eginez gero, erreklamazioak egiteko edo defendatzeko bakarrik gordeko ditugu datuok.
Tratamenduari aurka egiteko eskubidea: Datuoi egiten zaien tratamenduari aurka egin diezaiokezu, tratamendua fitxategiaren arduradunaren interes legitimoan oinarritzen bada edo publizitate-xedea badu.
Aurreko edozein eskaera jasotzen badugu, legez ezarrita dauden epeetan erantzungo dizugu. Datuak Babesteko Espainiako Agentzian erreklamazioa jar dezakezu. Balia ditzakezun eskubideei buruzko informazio gehiago nahi baduzu edo eskubideak baliatzeko formularioen ereduak eskatu nahi badituzu, Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren web-orrira (www.aepd.es) sar zaitezke.
Datu-kategoriak
Honako datu-kategoria hauek tratatzen ditugu: identifikazio-datuak eta datu profesionalak.